Category: Prentsa
Arduragabekeria da herritarren kontra gogor egitea Madriletik etorritako faxistei alfonbra gorria jartzeko
Urr 13 2012- bilbo
- 0 Comments
Ibaibarriagak uste du Udalaren jarrera irmo batek atzo pairatu genuen ikuskizun deitoragarria saihestu ahal zuela
Bilduk Udala Falange talde ultraeskuindarrak Bilbon egin nahi duen ekitaldiaren aurka agertzea eskatu du
Urr 10 2012- bilbo
- 0 Comments
Bilduko Udal taldeak Udalari ostiralerako Albia lorategietan Falange talde espainiar ultraeskuindarrak deitutako ekitaldiaren kontrako jarrera argia har dezala eskatu dio. Txema Azkuenaga bozeramaleak azpimarratu du euskal jendarteak, eta bereziki Bilbotarrok, ez duela zertan jasan behar ekitaldi bat, zeinean antolatzaileen helburuak, beraiek euren web orrian onartzen duten bezala, Euskal Herria iraintzea, desberdinen kontrako bortizkeriaren goraipatzea eta Frankoren hilketak gorestea diren.
Azkuenagak Bozeramaleen Batzordearen bilera eskatu du Udalaren aho-bateko adierazpena lortzeko helburuarekin. Bilduk Memoria Historikoa bultzatzen duten elkarteek zein eragile politikoek egindako eskaerarekin Udalak bat egitea eskatzen du eta publikoki adieraztea Bilbon halako ekitaldiak ezin direla baimendu.
Iñigo Cabacasen heriotza bortitza argitu eta ardurak garbitu gabe daude sei hilabete pasa arren
Urr 05 2012- bilbo
- 0 Comments
Txema Azkuenaga Bilduko bozeramaleak bere sumindura adierazi du, Iñigo Cabacasen heriotza bortitza gertatu eta sei hilabetera jazotakoa argitu ez eta gai honekiko inolako ardurarik gabe dagoelako. Azkuenagak gogoratu du sei hilabete igaro direla Ertzaintzak gertutik jaurtitako pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gazte bilbotarra hil zuela eta “gaur da eguna oraindik jendarteak ez duela ezagutzen nortzuk diren Iñigo Cabacasen heriotzaren arduradunak, jaurtitzeko agindua nork eman zuen eta nork hil zuen Iñigo”.
Iberdrolari emandako Bilbotar ospetsuen titulua bertan behera gelditzea eskatu dio Bilduk udal gobernuari
Eka 14 2012- bilbo
- 0 Comments
Atzo ezagutu izan zen Iberdrola multinazionala, pizgarri fiskalen aitzakiapean, ez duela ezer ordaindu Bizkaian Sozietateen gaineko zergagatik 2009 eta 2010 ekitaldietan. Honen aurrean, Bildu udal taldeak 2011n enpresa elektrikari emandako Bilbotar Ospetsua titulua bertan behera gelditzea eskatu dio Azkunaren gobernuari. Gaia datorren asteko Osoko bilkuran eztabaidatuko da Bilduk, mozio baten bidez, eskatu ostean.
Bilduk Azkunaren isiltasuna gaitzetsi du Arartekoak Kukutzari buruz egindako txostenaren aurrean
Mai 30 2012- bilbo
- 0 Comments
Aitziber Ibaibarriaga ziunegotziaren adierazpenak epaitegiaren aurrean Kukutzaren utzaraztean parte hartu zuten bi ertzainen kontrako epaiketa zela eta

