jornadas

Category: Agenda

Gatzaren Matxinadaren heroiak omenduko ditu EH Bilduk bihar

Mai 23 2013

Bilduko Udal taldeak omenaldi xume bat eskainiko die bihar Gatzaren Matxindaren ondorioz 1634 urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Txema Azkuenaga bozeramaleak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12etan 1634ko maiatzaren 24an hilarazi zuten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian. Jarraian, Azkuenagak ekimen honen zergatia azalduko du komunikabideen aurrean.

Azkuenagak, Espainiako monarkiak hilarazitako sei bizkaitarren memoria aldarrikatzeaz gain, orduko matxinada eta gaur egungo krisi egoeraren arteko paralelismoa azpimarratu du. Bilduk, bukatzeko, halako ekimenak Udalak bere gain hartu ez izana deitoratzen du.

Larunbatean Herrirak antolatu duen manifestazioari babesa eman diogu

Urt 10 2013
Txema Azkuenaga eta Aitziber Ibaibarriaga Herriraren manifestazioari babesa ematen

Txema Azkuenaga eta Aitziber Ibaibarriaga zinegotziek larunbatean Herrirak Bilbon antolatu duen manifestazioari babesa eman diote. Manifestazioa 17:30etan hasiko da La Casillatik

HAPO jardunaldien itzulera saioa

Eka 12 2012

Bildu Udal taldeak eskerrak eman nahi dizkizue maiatzaren 10, 11 eta 12an La Bolsa Udaltegian antolatutako jardunaldietan emandako harrera ezin hobeagatik, zuen inplikazioak laguntzen baitigu hiritarrok hiritarrontzat pentsatutako beste motako udal politika bat egiten.

Read more ...

Bilduk berdintasun-politikak lehenestea eskatu du

Mar 07 2012

Udalari erakunde feministekin elkarrizketa espazioak sortzeko apustua egin dezan eskatzen dio

Read more ...

Igandean manifestazioa egingo dugu Bilbon komertzio txikiaren alde eta igandeetan komertzioa irekitzearen kontra

Mar 07 2012
merkatariza

Ezer baino lehen Bilduko kideok argi utzi nahi dugu, gure ustez, merkatariek ere badutela, beste eskubide askoren artean, deskantsurako eskubidea. Beste guztiok asteburua libre izaten dugun moduan, hauek ere lasai egoteko eskubidea eta beharra dituzte. Hauxe izan daiteke igandeetan komertzioa irekitzearen kontra egoteko arrazoirik sinpleena, baina ez da bakarra.

Read more ...