Bilduk PPk inposatutako murrizketen bidea alde batera utz dezala eskatu dio Azkunari
- Published on Osteguna, 16 Abuztua 2012 13:43
- bilbo
- 0 Comments
2011ko azaroan EAJk, PPk eta PSEk zinegotzi eta konfiantzako langileen soldatak murrizteko aurkako botoa eman zutela gogoratu du
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bildu Udal Taldeko bozeramailea den Txema Azkuenagak biharko udalbatzarrean segur aski adostuko den zinegotzi eta konfiantzako langileen soldaten murrizketak baloratu ditu.
Murrizketak aplikatu beharrean, Udalbatzarrak PPk ezarri nahi dituen politika suntsitzaileei nola aurre egin eztabaidatu beharko lukeela uste du Azkuenagak. Horren aurrean, Bilduk, PPk inposatutako politika kolpista eta antisozialari aurre egiteko harresi bat eraikiko duen fronte instituzional, politiko eta sindikal bat ahalik eta lasterren eratzearen beharra adierazi nahi du. Zentzu honetan, PPk inposatutako murrizketen bidea alde batera utz dezala eskatu dio Azkunari eta sektore publikoaren defentsarekin batera, pertsonak eta euren beharrak lehentsi ditzala
Bilduren bozeramaileak Bilduk iaz eskatutako soldaten jaitsiera gogora ekarri du eta nola EAJk, PPk eta PSEk bat egin zuten aurkako bozka aurkezterakoan. “Bilduk baino ez zuen ulertu eragile politikoak eredu izan behar direla, austeritatea praktika bilakatuz eta ez faltsuak diren itxurak egiteko”, adierazi du Azkuenagak.
Azkuenagaren iritziz, soldaten afera ez da soilik krisi egoera batera mugatu behar, goitik beherako eraldaketa baten ondorio izan behar baitu. hiritargoaren zerbitzuan egin behar dira. Neurri hauek ezin justifikagarriak diren beste motako pribilegioak ezabatzearekin osatu beharko lirateke, hala nola, zinegotzi eta konfiantza kargu eta euren familiarentzako osasun pribatua adibidez. Bilduk honi ezetz esan zion hasiera hasieratik.
Soldaten murrizketa Madrilek ezarritako murrizketa basatiak aplikatzeko aitzakia ezin dela izan adierazi du Azkuenagak.
- Ados gaude korporatibo eta goi karguen soldata handiak jaistearekin, izan ere, aipatutako neurria ez litzateke soilik legegintzaldi honetara soilik mugatu behar. Udal korporatibo eta goi karguen neurrigabeko soldatak eztabaida serio eta gardena behar du. Bilduk, ez ditu norabide honetan ematen diren erabakiak alboratuko, are gehiago, Bilduk dagoeneko zenbait proposamen egin zituen ildo honi dagokionez, bai lehenengo udalbatzarrean zein aurrekontuen inguruko eztabaidan. Aldiz, PNV, PP eta PSOEk proposamen biak baztertu zituzten. Mota honetako neurriak gainera, ezin justifikagarriak diren beste motako pribilegioak ezabatzearekin osatu beharko lirateke, hala nola, zinegotzi eta konfiantza kargu eta euren familiarentzako osasun pribatua adibidez. Bilduk honi ezetz esan zion hasiera hasieratik.
- Aipatutako soldaten murrizketa ezin da izan Madrilek ezarritako murrizketa basatiak aplikatzeko aitzakia. Bilduk gogoratu nahi du aipatutako erasoek eragin larria izango dute euskal jendartearengan eta funtzio publikoan lan egiten duten herritarrengan. Izan ere, jendarteari berari bankuek, boteredunek eta arduragabeko politikariek eragin duten itzelezko zorra ordaintzera zigortzen zaio.
- Bilduk uste du murrizketak aplikatu beharrean, Udalbatzarrak PPk ezarri nahi dituen politika suntsitzaileei nola aurre egin eztabaidatu beharko lukeela. Horren aurrean, Bilduk, PPk inposatutako politika kolpista eta antisozialari aurre egiteko harresi bat eraikiko duen fronte instituzional, politiko eta sindikal bat ahalik eta lasterren eratzearen beharra adierazi nahi du. Arriskutik kanpo utziko gaituen burujabetza politikoa eta ekonomikoa gaurdanik eraikitzeko baldintza sozial eta politikoak egon badaude, borondate politikoa besterik ez da falta.


Leave a Reply