Udal banda hutsik gelditutako lan poltsak berriro deitzeko eskatu du Bilduk

Ordezkoak kontratatzeko egungo jarduteak berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna printzipioak urratzen dituela uste du Bilduk

Maiatzaren 14an Udal Bandan ordezkapenak egiteko lan poltsarako frogak egin zituen Bilbao Musikak. Deitutako 28 poltsatik lau bete gabe gelditu ziren, klarinete, fagot, flauta eta oboe dagozkionak, hain zuzen. Bilduko Udal taldea orain dela gutxi batzartu da Bilbao Musikaren gerentziarekin eta bertan hutsik gelditutako lan poltsak berriro deitzeko eskatu du. Eskaera honen bidez, talde soberanistak ordezkapenak kontratatzeko era ahalmenekoa eta iluna, Udal Bandan orain arte jardute orokorra izan dena, bertan behera gelditzea du helburu.

Bileran Txema Azkunenaga bozeramaleak eta Bilbao Musikan Bilduren ordezkaria den Leire Aurrekoetxeak parte hartu zuten. Bertan bete gabe gelditutako lan poltsak ahalik eta lasterren deitzeko eskatu zuen Bilduk. Koalizio ezkertiarrak Udal Bandan ordezkoak kontratatzeko orain arte izandako jarduteak ekidin nahi ditu, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna, funtzio publikoan aritzeko irizpideak urratzen dituelako.