Cabacas auzia: epaituak izan beharko luketenak Iñigoko Cabacas hil zuten pertsonak eta agindua eman zutenak direla uste dugu
- Published on Ostirala, 13 Uztaila 2012 12:14
- bilbo
- 0 Comments
Gaur goizean, maiatzaren 20an Patxi Lopezen Gobernuak antolatutako Memoria eta Bizikidetzaren inguruko kongresuan, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko eskatu zioten lau gazte epaitu dituzte Bizkaiko lurralde auzitegian. Bilduk parte hartu du mobilizazioan eta bertan Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak auzipatutakoei elkartasuna emateaz gain, gai honen inguruan adierazpenak egin ditu prentsaren aurrean.
Lehendabizi esan behar duguna da, gaurkoan epaituak izango diren lau pertsonei elkartasuna adieraztera etorri garela.
Beste alde batetik gure sumindurarik handiena adierazi nahi dugu. Gaur hemen epaituak izan beharko luketenak Iñigoko Cabacas hil zuten pertsonak eta agindua eman zutenakdirela uste dugu. Eta ordea guztiz kontrakoa gertatzen da: hiru hile pasa direnean heriotza gertatu zenetik, gaur da eguna oraindik ez duguna ezagutzen nortzuk diren Iñigo Cabacasek heriotzaren arduradunak eta gainera 4 pertsona hauen epaiketarekin aurkitzen gara berain delitu bakarra justizia eta ardurak eskatzea izan denean.
Guzti honi azken egunotako Aresen jarrera tamalgarria gehitu behar diogu. Gaia argitzeko lanean egon beharrean familia eta bere abokatuaren irudia iraintzen ibili da eta gainera orain gertatutako salatzen dute pertsonak kriminalizatzen ditu.
Lotsagarria da Aresek bere ardura bizkarretik kentzeko egiten ari den saiakera eta familiaren isiltasuna erosteko egindako diru eskaintza. Gure ustez, aspaldi egon beharko lukete arduradun guztien izenak mahai gainean Aresek berak jarriak eta ostean kargua utzi beharko lukeela uste dugu . Bere ondorengoak polizia ereduaren inguruan eztabaida sakona ireki beharko luke.
Bilduko kideok gertakariak lehen bait lehen argitu daitezen eskatzen dugu berriro ere eta egondako ardura guztiak penalak zein politikoak garbitu daitezela horregatik Aresen dimisioan berrezten gara.


Leave a Reply