Alde batera gelditzeko eta Jaietako Batzorde Mistoaren lana errespetatzeko eskatu dio Bilduk Azkunari
- Published on Asteazkena, 11 Uztaila 2012 14:26
- bilbo
- 0 Comments
Alkatearen eta Bilboko Konpartsak-en arteko ika-mika dela eta, Bilduko Udal taldeak Azkunari alde batera gelditzeko, ez dakienaz ez hitz egiteko eta Jaietako Batzorde Mistoaren lana errespetatzeko eskatu dio.
Batzorde Mistoan Bilduren eleduna den Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak aipatu du legegintzaldi honen hasieratik Batzorde Mistoan dauden kide guztiek aitzineko gatazkak alde batera uzteko eta Aste Nagusia hobetzeko lan egiteko disposizioa erakutsi dutela. “Orain arte emandako pausuak positiboak izan dira, Bildurentzat ez nahikoak izan arren, eta baliagarriak izaten ari dira Batzorde Mistoa indartzeko eta batzorde berari protagonismo gehiago emateko”, adierazi du Ibaibarriagak, Bilbo eredu mistoa duen hiriburu bakarra dela azpimarratu ostean.
Bilduko zinegotziak uste du Azkunak azken aldi honetan biderkatu dituen mespretxuzko adierazpenek ez dutela batere laguntzen Batzorde Mistoa egiten ari den esfortzuan. “Ezjakintasunetik Alkateak, behin eta berriro, mesprezatzen ditu batzordean bertan lantzen diren proposamenak. Bronka nahi du eta sua pizten ibiltzen da, eguneroko lanaren eta elkarrizketaren bitartez batzordekideok itzali behar dugun sua”, azpimarratu du Ibaibarriagak.
Bilduren ustez Alkateak ez dakien gai bati buruz, ez du adierazpenik egin behar eta ondorioz jai batzordeari lan egiten utzi egin behar dio. Modu berean jai Batzorde Mistoaren lana errespetatzeko deia egiten dio. Ibaibarriagaren arabera ” Alkatea bere adierazpenekin ez du jai batzordeko kide batzuen lana mespretxatzen soilik, baizik eta jai batzordearen lana bere osotasunean.Guk Batzordeari gero eta eskumen gehiago eman behar zaizkiola uste dugu eta erabakirik ez inposatzea “.
BilduBilboTB
- Title
- EH Bilduk Munduko Alkateen Biltzarraren atzean ezkutatzen den hiri eredua salatu du
- Description
- http://bilbo.ehbildu.net/2013/06/10/eh-bilduk-mund...
- Title
- EH Bildu denuncia el modelo de ciudad que se esconde tras la Cumbre Mundial de Alcaldes
- Description
- http://bilbo.ehbildu.net/es/2013/06/10/eh-bildu-de...
- Title
- EH Bildu pide "luz y taquígrafos" en el proceso de liquidación de Bilbao Ría 2000
- Description
- http://bilbo.ehbildu.net/es/2013/06/06/bildu-pide-...
- El PNV se niega a debatir una propuesta para actuar ante los desahucios galdakao
- EAJk ez du nahi neurririk hartu etxe kaleratzeen aurrean galdakao
- Hirigintza Batzordearen ondoren, erantzunik gabe jarraitzen dugu beasain
- Mañana se celebrará en el Distrito 2 el monográfico sobre el solar de Panera bilbo
- Paneraren orubeari buruzko monografikoa egingo da bihar 2. Barrutian bilbo
- El PNV utiliza Umore Azoka para lucrar al Batzoki en perjuicio de bares y restaurantes leioa
- EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du beste taberna eta jatetxeen kaltetan leioa
- “Maroto ha demostrado en el debate del estado de la ciudad que vive ajeno a la realidad del municipio” gasteiz
- Bildu considera inaceptable que se permita mantener locales vacíos durante 30 años y que cuando la juventud decide darles utilidad se mande a la policía bilbo
- Bilduren ustez onartezina da 30 urtez lokalak hutsik uztea eta gazteek erabilgarritasuna ematen dietenean polizia bidaltzea bilbo


Leave a Reply