jornadas

Bilboko Udalak ez du oraindik aitortu Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuela

Bildu Udal taldetik gaur burutzen dugun kontzentrazio hau, Iñigo Cabacas ertzaintzaren pelotazo batek ondorioz heriotzaren hiru hilabeteak betetzen direnean,berandu irizten dela deritzogu. Kontzentrazio ofizial hau Apirilean burutu behar zen gauza bat dela uste dugu. Orduan ez zuten nahi izan eta larriena dena, orduan, kirolaren munduan dagoen indarkeriarekin lotu nahi izan zuten heriotza hau ardura bizkarraren gainetik kentzeko. Eta honek duela hiru hile esandakoan berresten gaitu:
Udaletxe honentzat lehen eta bigarren mailako hildakoak daudela. Udalaren jarrera gaztearen familiarekiko onartezina izan dela uste dugu, eta gaurko kontzentrazio hau hiru hilabete beranduago burutzea horren adibidea bada eta hori lotsagarria dela uste dugu.

Gaur da eguna, non Udalak ez duen modu ofizial batean esan Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzaren pelotazo batek erail zuenik. Jarrera onartezin hau zuzentzeko aukera ezin hobea izan zuen maiatzean eta ez nuen nahi egin izan. Batzar nagusietan aho batez onartutako mozioa, eta gertatutako azaltzeaz gainera ardura maximoak eskatzen zituena, udalbatzan jorratu genuenean izan zen orduan ez zuten egin ezta ere.

Larunbatean Urkulluk argi esaten zuen: “Jakintsuek hutsak zuzentzen dituzte; okerretan betikotzea inposaketaren eta porrotaren sinonimo da”. Espero dugu Azkunak eta EAJk nota hartzea eta euren jarrera zuzentzea.

Beste aldetik, Barne Sailaren jarrera salatu nahi dugu ere. Gaur da eguna non herritarrok jarraitzen dugun Iñigoren heriotzaren inguruan ezer jakin gabe. Ez dakigu nork egin zuen tiro, ezta nork eman zuen agindua su egiteko. Apirilean Aresen dimisioa eskatu genuen eta gaur esandakoari eusten diogu bera arduradun nagusia delako eta konbentzituta gaudelako heriotza hau zigorrik gabe geldituko dela.

Iñigoren heriotza izan eta hiru hilabetera, Bildukook eredu poliziaren inguruan debate bat zabaldu behar dela berresten dugu, halako gertakariak berriro ez gertatzeko. Unea da pausuak ematen hasteko errepresioa nagusi den Barne Saila batetik pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen Herritarren Askatasunak saila batera pasatzeko