Sarekada xenofoboak bertan behera uzteko eta herritar guztien eskubideak bermatuko dituen politikak martxan jartzeko eskatu du Bilduk
- Published on Ostirala, 06 Uztaila 2012 13:22
- bilbo
- 0 Comments
Espainiako Poliziak, Udaltzaingoarekin batera, Basurtun abandonaturik dagoen tanatorioan paperik gabekoen kontra egindako sarekada dela eta, Bilduko Udal Taldeak atxilotutako pertsonei elkartasuna adierazi nahi die. “Guztiei oinarrizko eskubideak zein bermeak urratu zitzaizkien”, adierazi du Ana Etxarte zinegotziak.
Etxartek azpimarratu du etxebizitza sozialaren ezak gero eta pertsona behartsu gehiago bultzatzen duela edozein tokitara sartzeko aterpe bila. “Arazo honi eta aipatutakoak elkarbizitzan sortzen duen arazoei aurre egiteko benetako politika soziala ezarri behar da, herritar guztien eskubideak bermatuko dituena hain zuzen. Irtenbidea ez da, inolaz ere, errepresioa ezta sarekada polizialik ere”.
Era berean, Etxartek dei zuzena egin die Azkunari zein Udal gobernuari: oinarrizko eskubideak urratzen dituen eta xenofoboa den Espainiako Atzerritartasun Legea Bilbon ez aplikatzeko.


Leave a Reply