jornadas

Bilbon segurtasun gabezirik ez dago

“Bilboko Udaltzaingoaren Zeregina. 2010-2011 urteak” txostenak argi adierazten du delituen zenbakia jaitsi dela urte batetik bestera. Orain dela gutxi, Hiri Segurtasunaren Zinegotzi jaunak egin ditu adierazpen batzuk zentzu horretan. Berak esandakoaren bi aspektu azpimarratu nahi ditugu: Ondasunaren aurkako delituen zenbakiak behera jarraitzen du aurten ere eta Udaltzaingoa hiritargoari hurbildu behar zaiola eta berarekiko tratua hobetu behar duela.

Denetan hobetu behar dugula, segurtasuna barne? Noski baietz.

Baina non inziditu, azpimarratu behar dugu? Ze neurri hartu behar ditugu?

Kultura gehiago, heziketa politika gehiago, aisialdirako aukera gehiago  eta auzoetako herritarren arteko harreman sozialak sortzeko aukera gehiago, horretarako zentroak sortzen, etxebizita gehiago, batez ere gazteentzako, askatasun gehiago kaleetan eta Espazio Publikoa Erabiltzeko Ordenantza gutxiago, eskubide banakako zein kolektibo gehiago, aukeren berdintasun gehiago, lanaren eta ondasunaren banaketa gehiago, justizia sozial gehiago.