Bilduk Udalak auzoko jaiekiko konpromiso erreala erakutsi dezala exijitu du
- Published on Ostirala, 22 Ekaina 2012 12:59
- bilbo
- 0 Comments
Aitziber Ibaibarriagak, Jai Batzordeak auzoetako bizitza sortzeko agente garrantzitsuak izan direla adierazi du
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bildu Udal Taldea, gaur goizean arratsaldez jaiak hasiko dituen Arangoiti auzoan egon da. Bertan Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak Arangoitiko jai batzordea zoriondu du 5 urteren ostean jaiak berreskuratzeko erronka abiatu dutelako eta Udalak auzoko jaiekiko konpromiso erreala erakutsi dezala exijitu du. Ibaibarriagak adierazi du gaia datorren asteko Udalbatzarrera eramango dutela.
Zinegotzi soberanistak auzoetako jaien balioa goraipatu du, Bilboko auzoetako “bizitza sortzeko agente garrantzitsuak, hala nola, bertako komunitate sarea biziberritzeko helburua dutelarik ezinbestekoak direla” adieraziz. Ibaibarriagaren esanetan, balioa, batez ere, Udalak zentroa auzoen gainean argi lehenesten duen honetan hazten da. Honela jasotzen da behintzat herritarren pertzepzioaren gaineko ikerketa txostenean, bertan biztanleriaren €40ak uste du Udalak ez dituela auzoetako beharrak modu orekatu batean asetzen (portzentajea %50era igotzen da Errekaldeko Barrutian), soilik %28ak uste du premisa hau betetzen dela.
Ibaibarriagak Azkunaren taldeak jartzen dituen trabak gogor kritikatu ditu, auzoko jaiekiko konpromiso eza salatuz. Zinegotzi independentistaren aburuz, honen adibidea da Udalak eragile hauei eskainitako diru sorta irrigarria. Partida osoa 24.000 eurokoa baino ez da, auzo bakar batetako jaien antolakuntzaren aurrekontua 50.000 eurora iritsi daitekeelarik. Gainera, aurtengoan aipatutako zenbatekoa %13,69ra jaitsi da, “iraingarria benetan, pertsona hauek egiten duten borondatezko lana kontutan hartuta”, “ezer gutxi egin dezakete Udalak emandako 1022 euro eskasekin”.
“Ez gaitezen engainatu, arazoa ez da diru falta dagoela. Dirua egon badago, kontua da erdigunean barra-barra gastatzen dela, edota egun bakar bateko ekitaldietan, 6 milioi euro Alhondegian, 200.000 euro NBArentzat edota, 165.000 euro Efren Vazquezentzat, esate baterako”, adierazi du Ibaibarriagak.
Bildun uste dugu badela garaia Batzorde hauen lana aitortzeko, eta horrez gain, auzoetan egiten duten inbertsioaren pareko aurrekontua eskaintzeko.
Hau dela eta, Ibaibarriagak esan du datorren Udalbatzarako mozioa aurkeztu dutela, aipatutakoak eskatzeaz gain, Udala oinarrizko azpiegitura batekin hornitzeko eskatu du Bilduk, hau jai batzordeen zerbitzura ipini ahal izateko. Honekin batera, jaien antolakuntzarako tramitazioa leihatila bakar batean egin dadin eskatu dugu, gaurko egunean, Udaleko 8 departamendu desberdinekin lan egiten baita.


Leave a Reply