Kukutza salbatu eta Errekalderen interesak lehentasun izan daitezela eskatu dio Bilduk Azkuna eta EAJri

Hirigintza saileko zinegotzia Bilduri arrazoia eman diola uste du koalizioak “borondate politikoa” gakoa dela aitortzean

Kukutzaren utzaraztea eta eraistea ekarriko duen eraiste-baimena Cavisa eraikitze enpresari eman ondoren, Bilboko Udaletxeko Bilduren Udal Taldeak gatazka “borondate politikoarekin” konpondu daitekela uste du.

Jarrera hau hasiera batetik mantendu du koalizioak eta orain indartu egin dela uste du Aitziber Ibaibarriagak Bildu koalizioaren zinegotzia. Ibaibarriagaren ustez “Rikardo Barkalak, Hirigitza sailaren zinegotzia, Bilduren jarrerari abala eman dio borondate politikoarekin gatazka konpondu daitekela eta alkatearen aurreiritziak oztopoa direla aitortu duenean”.

“EAJk borondate politiko erakutsi behar du Errakaldeko auzokidekin lerrokatzeko eta eraikitze enpresa baten interes pribatuak alboratu” adierazi du Ibaibarriagak.

Udalak egindako ziaboga egiaztatu du Bilduren zinegoztiak. Ibaibarriagaren ustez “hasiera batean udalak arazo pribatu bat zela esanez argudiatu zuen. Ondoren, arazo ekonomikoa zela, lehen bost milio, gero 6 ta azkenean 8 milioiko kostua zuela Kukutza esanez baina inoiz ez digu azaldu nondik datozen kopuru hoiek. Orain, lehenengo aldiz eta Hirihintza sailaren zinegotziaren ahotik, entzuten dugu udala borondate politikoaz hitz egiten”.

Zabuka ibili ostean Kukutzari irtenbiderik ez emateko, “Bildutik udalari exijitzen dioge egoerak eskatzen duen mailan jardun eta ardurarekin erantzun ditzan; aspalditik esan dugun moduan, udalak eraistea saihesteko baditu eskura nahiko bide legal”aipatu du Ibaibarriagak.

Azkenik, Kukutzaren alde ostiralean egingo den manifestazioari koalizioaren babesa eta partehartzearen berri eman du zinegotziak.