Paneraren orubeari buruzko monografikoa egingo da bihar 2. Barrutian
Eka 18 2013EH Bilduk eskatuta, Paneraren orubeari buruzko informazio-komisio monografikoa egingo da bihar 2. Barrutian arratsaldeko 19:30etan. Komisio honen aurretik orain dela aste bat koalizio subiranistak udalak Panerako lurzorua errekalifikatzeko hartu zuen erabakia aztertzeko bizilagunekin egindako bilera irekia izan zen.
Bilduren ustez onartezina da 30 urtez lokalak hutsik uztea eta gazteek erabilgarritasuna ematen dietenean polizia bidaltzea
Eka 18 2013Bildu Udal Taldeak Santutxuko gaztetxe berriaren hustuketa salatu nahi du. Bilduko bozeramalea den Aitziber Ibaibarriagak adierazi duenez “auzoetako ekimen hauek ez dira kasualitatearen fruitua, baizik eta udalak asetzen ez dituen auzoen beharrizanena”. Ekimen hauen helburua gazteen lan boluntarioaren bitartez auzoari eskaintza kultural eta soziala eskaintzea da.
Azkunaren kudeaketa “ona” goraipatzeko diru publikoarekin ordainduta atzo EITBk emandako publierreportajea salatu du EH Bilduk
Eka 14 2013Aitziber Ibaibarriaga Bildu udal taldeko bozeramaleak eskandalagarritzat jo du atzo EITBk Azkunaren kudeaketa “ona” goraipatzeko emandako telebista programa. Ibaibarriagak gogor salatu du emisio hori diru publikoarekin ordaindu izana.
Udal ekimenen protagonistak herritarrak izan behar direla eta ez politikariak bakarrik, aldarrikatu du EH Bilduk
Eka 14 2013EH Bilduk igandean Diego López de Haroren omenezko ekitaldian ez du parte hartuko, udal-korporazioaren mesederako bideratu besterik ez dagoelako

